Iñigo Alberdi izango da Euskadiko Orkestra Sinfonikoko zuzendari berria

Usoa Agirre 2006ko ots. 23a, 12:32
EOSeko Administrazio Kontseiluak onartu zuen atzo, hilak 22, egindako batzarrean Iñigo Alberdi soraluzearra izango dela zuzendari nagusi berria. Orain Eusko Jaurlaritzak, batzordean, berretsi beharko du erabakia. Alberdik German Ormazabalen lekua hartuko du, honek kargua utzi baitu hamar urte eta gero.

Iñigo Alberdi Soraluzen jaio zen 1973an eta Bergaran bizi da. Zuzenbide ikasketak egin zituen eta musika pedagogiako goi mailako titulua ere badauka. Egun, klabezineko irakaslea da eta Oñatin egiten du lan, banku batean.

Musika ibilbidea

Easo abesbatzako partaide izan da eta hainbat piano kontzertu eman ditu. Baita Bergarako Orfeoiarekin. 2001. urtean, Donostiako Musika Hamabostaldiak Arantzazun antolatu zituen ekintzen zuzendari izan zen.

Azkoitia, Bergara eta Azpeitian egiten den Organo Erromantiko Zikloko arduradun teknikoa da. Hala, musika kritika egiten du eta Eusko Ikaskuntzako musika arloko bazkide da.

Gainera, Alberdi EAJ-EA koalizioko kultura zinegotzia izan zen Bergaran 1999 eta 2003 bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak