Iñigo Elkoro beste epaiketa batean epaituko dutela erabaki du 18/98 auziko epaimahaiak

Usoa Agirre 2006ko ots. 14a, 17:40
Hilaren 20an ekingo diote berriz ere "18/98 auziko" epaiketari. Iñigo Elkoro auzipetuak hesteetako gaitz baten ondorioz sendatzeko gutxienez bizpahiru hilabete behar ditu eta, ondorioz, beste epaiketa batean epaitzea erabaki du epaimahaiak.

Defentsako abokatuak, Arantza Zuluetak, gripe handia eta Mikel Egibar auzipetuak pneumonia dutenez, datorren astelehena arte (hilaren 20a) 18/98 auziko epaiketa etetea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaimahaiak. Iñigo Elkorok, baina, ezingo du jarraitu. Epaimahaiak ez du aintzat hartu defentsako abokatuen eskaria: Elkorok beste auzipetuen deklarazioetan egoteko eskubidea duela aintzat hartuta, hura sendatu arte epaiketa bertan behera uztea.

Egoera horiek guztiak tarteko, epaiketa osasunean eragiten ari zaiela salatu dute auzipetuek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak