Ipuingintzako Iparragirre saria Roberto Izagirrerentzat

A.G. 2006ko ots. 13a, 10:03
Roberto Izagirre bergararrak jaso du Urretxu eta Zumarragako udalek antolatzen duten Iparragirre saria euskarazko ipuingintzaren arloan. Basurdearena du izena Izagirreren lan sarituak.

Izagirreren lanak Espainiako Gerra Zibila lekutzen du euskal baserri giroan, gerraren eragin krudela belaunaldiz belaunaldi nola hazi eta piz daitekeen azpimarratuz. Luis Padron epaimahaiko kidearen esanetan: "Gerrak, tamalez, ez dira inoiz amaitzen, hori esatera dator estilo aberats, sendo eta dotorez Roberto Izagirre".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak