Azken ordua (10:00): Une honetan errepidea zabalik dago eta normaltasuna da nagusi. Auto ilararik ere ez dago. Dena den kontu handiz gidatzeko eskatu du Ertzaintzak.
(09:10): Zauritutako neska Debagoieneko ospitalera eraman dute. Errei bat itxita dago oraindik eta kontuz ibili behar da, auto-ilarak daude-eta Soraluzetik Bergararako noranzkoan.
(08:50) Soraluzetik Bergararako norabidean izan du istripua autoak, Bergara parean. Autoa errepidetik irten da eta, ondorioz, neska bat zauritu da. Debagoieneko ospitalera eraman dute. Errei bat itxita dago Bergararako noranzkoan eta auto-ilarak sortu dira. Kontuz ibili behar da pare horretan. Datu gehiago jakin ahala emango dugu.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak