San Anton ospatzen jende ugari Murinondon

EduMendibil 2006ko urt. 17a, 13:59
San Anton eguna ospatu dute gaur Murinondo auzoan. Ehun bat lagun izan dira San Anton ermitan egindako mezan. Leonardo Esnaola apaizak eman du meza, Juan Kruz Azkarate akolitoaren laguntzaz. Meza ostean, salda eta txorizoa banatu dituzte. Ohikoa denez, Murinondo auzoko Arizmendi, Basarte eta Beosin baserrietako bizilagunek gertatu dute luntxa.

Garai batean abereak eta etxeko animaliak bedeinkatzeko ohitura zegoen San Antoneko ermitan. Imanol Sorondo apaizak Bergarako ermiten inguruan idatzitako liburuan jasotzen denez, Bizkaia eta Arabako artzainak ere etortzen ziren garai batean Murinondoko ermitara San Anton egunean. Gaur txakur bat edo beste bakarrik ikus zitekeen ermitaren inguruan.

Bestalde, ermita desagertzeko zorian egon zen AP-1 autobidea proiektua martxan jarri zutenean. Hala ere, errepidea ermitaren ondo-ondotik igaro arren, betiko tokian jarraitzen du 1554 urteko ermitak.

Krosa domekan

Bestalde, domekan jokatutako krosean Iker Larrea antzuolarra izan zen irabazlea, Ricardo Veleda eta Asier Aranbururen aurretik. 7,5 kilometroko ibilbidea izan zuten partaideek. Emakumezkoen proba Mari Karmen Garcia arrasatearrak irabazi zuen eta infantil mailan Yokin Etxabe nagusitu zen. Jon Odriozola izan zen bigarren eta Xabi Labaka hirugarren postuan sailkatu zen.

San Antoneko krosak 28. ekitaldia bete zuen domekan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak