Sahararen subiranotasunaren aldeko Bubisher elkartea abenduan sortu zuten Bergaran. Bubisher izan da elikagaiak batzeko kanpainaz arduratu dena. Oraingo astean amaituko dute elikagaien batzearekin.
Elikagaiak eta dirua batzen
Esan bezala, azukrea, atun latak eta konpresak batzea da helburua. Interesatuek herriko hainbat dendatara edo udaletxera jo dezakete materiala uztera. Eskoletan hilaren 21era arte iraungo du kanpainak eta hilaren 23an materiala enbalatzen hasiko dira.
Dirulaguntza eman nahi dutenendako bi kontu korronte ireki dituzte:
Kutxan: 2101 0070 8601 2479 55 68.
Euskadiko Kutxan: 3035 0080 9408 0005 4177.
Ekitaldiak urtean zehar
Elikagaiak batzeko kanpainaz gain, urtean zehar Sahararen gaineko beste hainbat ekitaldi egingo dituzte Bubisher elkartekoek. Hain zuzen ere, Saharako egoerarekiko sentsibilizazioa piztea izango da helburua. Era berean, uda partean, Saharako umeak Euskal Herrian jasotzeko kanpainan hartuko dute parte.
Hogei bat lagun ari dira Bubisher elkartean. Elsa Manso da elkarteko presidentea. Hurrengo bilera urtarrilaren 31n egingo dute kultura etxean, 20:00etan. Elkartean parte hartu nahi dutenei bilerara joateko deia egiten diete.