Maitasunezko SMSak bidaltzeko aukera dago domekara bitartean

Usoa Agirre 2006ko urt. 10a, 09:47
Urtarrilaren 5ean amaitu zen Jardunek antolatutako XIV. Amodiozko Gutunen Lehiaketan parte hartzeko aukera. Hala ere, SMS bidezko maitasun mezuen lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago oraindik. Urtarrilaren 15a, domeka, izango da horretarako azken eguna.

SMS bidezko maitasun mezuen lehiaketan parte hartzeko telefono zenbaki honetara bidali behar dira mezuak, domeka baino lehen: 605 712 469. Mezurik onenak 90 euroko saria izango du.

Balorazio positiboa

Antolakuntza oso pozik dago lehiaketak izan duen erantzunarekin. Izan ere, 100 gutunetik gora jaso dituzte eta aurtengo edizioan 2000. gutunera iritsi dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak