Neurketa ugari jokatu ziren bertan. Egun berezia izan zen herriko pilota saileko arduradun eta partaide guztiendako.
Antolatzaileak Udala, Oxirondo eta Pertxa elkartea izan ziren. Loreak, dominak eta plakak banatu ziren ekitaldian. Merezitako omenaldia egin zitzaien hainbeste urtetan pilotaren alde lan egin duten guztiei. Bereziki Reyes Azkoitia arduradunari.
Reyes Azkoitia
Txikitatik datorkio Reyesi euskal pilotarekiko zaletasuna. Egun, etxeko andrea da eta bere iloba zaintzen dihardu. Denbora librean pilota eskolara joaten diren gaztetxoak entrenatzen ditu. Bere esanetan, euskal pilotaren egoera "bikaina" da.