Etxeko lanak trukatzeko ikastaroa antolatu du Udalak

Usoa Agirre 2005ko urr. 18a, 11:53
Emakumeek iturgintza eta brikolajea ikasiko dute; gizonezkoek, berriz, arropa lisatzen eta josten. Ikastaroa urriaren 25ean hasiko da eta ikastaro bakoitzean gehienez 12 pertsonak parte ahal izango dute.

Astean bi egun

Astean bi egun

Ikastaroak martitzen eta eguenetan izango dira, 18:30etik 20:30era. Interesa dutenek Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailera jo beharko dute edo telefono zenbaki honetara deitu: 943 77 91 25.

Ikastaro bakoitzeko pertsona-kopurua mugatua denez, ahalik eta azkarren izena ematea gomendatzen da.

Doan

Doakoak dira ikastaroak eta guztira bi orduko 10 sesio emango dituzte.

Aurten hirugarren aldiz

Aurten hirugarren aldiz antolatu dira ikastaro hauek, Eudel eta Euskal Herriko Unibertsitatearen lankidetzarekin. Aurreko urteetan egindako ikastaroetan jasotako esperientziaren arabera, gizonezkoek baino emakume gehiagok parte hartzen dute ikastarootan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak