XV. Kirol Argazki Lehiaketa

Maider Arregi 2005ko urr. 7a, 10:23
Bergarako Kirol Zerbitzuak, Pol-Pol argazkilari taldearen laguntzarekin, XV. Kirol Argazkien Lehiaketa antolatu du.

Oinarriak

Oinarriak

Partehartzaileak: Euskadin bizi den edozein afizionatu.

Gaia: Kirola.

Modalitatea: Zuri-beltzean edo koloretako argazkiak. Laborategiko edozein teknika prozedura ere onartuko da.

Lan kopurua: Mota bakoitzeko lau aurkez daitezke. Beste inongo lehiaketatan saritugabeak.

Aurkezpena: 30x40 cm-ko kartulinan aurkeztuko dira. Argazki paperaren tamaina eta argazkiko irudia ere bakoitzaren aukeran gelditzen dira. Lanen atzekaldean egilearen izen-abizenak, bizilekua, telefonoa, eta hala bada, parte hartzen duen Argazki-Elkartearen izena adieraziko dira.

Nora bidali: Lanak Udaletxera bertara ekarrita edo posta zertifikatuz bidali daitezke helbide honetara.

Bergarako Udala
Udal Kirol Zerbitzua (Argazki Lehiaketa)
San Martin Plaza
20570 Bergara (Gipuzkoa)

Onarpen epea: 2005eko azaroaren 11an.

Erabakia: 2005ko azaroaren 15ean.

Erakusketa: Aurkeztutako argazkien artean aukeratutakoak, Kultur Etxean egongo dira ikusgai 2005eko azaroaren 25etik abenduaren 4ra bitartean.

Sari banaketa: Abenduaren 2an, arratsaldeko 20:00etan, Kultur Etxean.

Hemen informazio gehiago eta izena emateko txartela, pdf, formatoa, 100kb

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak