Hogei karreratik gora eskainiko du UNEDek ikasturte berrian

Usoa Agirre 2005ko ira. 28a, 11:14
Donostian egin zuen UNEDek 2005-2006 ikasturtearen aurkezpena atzo. Hogei unibertsitate karreratik gora eskaintzen ditu UNEDek ikasturte honetan, baita beste hainbat ikastaro, diploma eta master ere. Matrikula egiteko epea zabalik dago.

Karrerez gain, honako ikasketa hauek eskaintzen ditu UNEDek:

  • 25 urtetik gorakoendako unibertsitaterako sarrera ikastaroa.
  • Masterrak.
  • Graduondoko ikastaroak.
  • Etxez etxeko laguntzaile diploma.
  • Hezkuntza ireki programako ehun ikastaro.
  • Formakuntza iraunkorreko eta irakaskuntza eta birziklatze pertsonal eta profesional programa garrantzitsua.

Karrera eta gainontzeko ikasketen informazioa duzue UNEDen Bergarako egoitzaren webgunean.

Aurrematrikula egiteko Bergarako ikastetxera jo edo 943 76 90 33 zenbakira deitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak