Bergarako udal webguneak helbide berria dauka

Maider Arregi 2005ko ira. 27a, 17:50
Abuztua geroztik, Bergarako Udalaren webgunearen helbidea www.bergara.net da. Orain arte www.bergara.es helbidea erabili da. Baina, hiritarrek .net edo .org helbide-domeinuetara joateko joera dutela ikusita, aldaketa hau egitea erabaki du Bergarako Udalak.

Hala ere, oraindik, www.bergara.es eta www.vergara.es domeinuen erregistroa mantendu egingo da eta handik sartuko diren pertsona guztiak zuzenean www.bergara.net helbidera bideratuko dira.

Webguneko hobekuntzak

  • Argitaratutako Udal aldizkari guztiak webgunean ikusgai.
  • Udal Batzarrak Osoko Bilkuran hartutako erabaki garrantzitsuen laburpena.
  • Udal lan eskaintzen hautaketa-prozesuaren jarraipen osoa: oinarriak, eskaerak, emaitzak, erabakia,...
  • Kirol saileko atal berria, informazio guztia eguneratuta eta gaur egun hiritarrei eskaintzen dizkien zerbitzu guztiak ikusgai: ordutegiak, kuotak, baldintzak, eskaerak...
  • Udalak antolatzen dituen ekitaldi guztien egutegi eguneratua.
  • Hiritarren iradokizunak, kexak eta komentarioak hartzeko webgune-buzoia.
  • Astero Udalaren egunerokoa islatzen duen bi edo hiru albiste publikatzea.

Udal albisteen harpidetza

Berrikuntzen artean, udal albisteak, norberak e-posta pertsonalean jaso ditzake aurrerantzean. Postaria aplikazioa, Code&Syntax. codesyntax.com enpresak eta Goienak kudeatuko dute. Sistema berri honekin pribatasuna ziurtatuta dago, eta publizitatea eta spam-aren bidalketa ekiditen dugu. Bi zerrenda daude, albisteak euskaraz edo erdaraz jasotzeko. Oso erraza da, harpidetu zaitez!

Udaleko berriak jarraitzeko bigarren sistema bat dago: XML feed-a Sistema honekin webgune bateko (edo askotako) nobedadeak eta albisteak jakiteko aukera dago. Ez dago webgune horiek banan banan bisitatzen ibili beharrik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak