Industria gune berria egokituko dute Mekolalden

Goiena 2005ko uzt. 28a, 12:45
Bergarako Udalak, Tornilleria Deba enpresak eta Grupo Eibar eragileak hitzarmena sinatu zuten atzo, uztailak 28, udaletxean. Akordioaren helburuak kaskoan dauden lantegiak herriaren kanpoaldera ateratzea, eta zaharkituta geratu diren industria guneak suspertzea dira.

Bi urteko kudeaketa lanen emaitza da hitzarmena. Hiru lagunek izenpetu dute: Fernando Oregik Tornilleria Debaren izenean, Gorka Aranegik Grupo Eibarren izenean, eta Victoriano Gallastegik Bergarako Udalaren izenean.

Mekolalden egokituko dute industria gune berria, garai batean Hijos de Arturo Narbaiza lantegia egondako lekuan. Grupo Eibar eragileak egingo ditu lanok.

Sinatzaileen ustez, hitzarmen honek zaharkituta geratu diren industria guneak suspertzeko eta herri barruko bizitegi-guneetan etxebizitzak eraikitzeko bidea emango du, Agenda 21-eko helburuak betetzen laguntzearekin batera.

Proiektuak

Mekolaldeko industria gunea prestatzea izango da lehen egitekoa, eta Grupo Eibarrekoek espero dute urtea amaitzerako lan horiek hasita izatea. Egun Tornilleria Deba dagoen lekuan, berriz, Ibilgailuen Azterketa Teknikoa egiten den inguru horretan, etxebizitzak egingo dituzte etorkizunean: 156 libreak eta 39 babes ofizialekoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak