Miguel Lazpiur bergararra da Confebaskeko presidente berria

Maider Arregi 2005ko uzt. 12a, 19:22
Miguel Lazpiur bergararra izango da aurrerantzean Confebask Euskadiko patronalaren presidente berria. Lazpiurrek, Roman Knörr ordezkatuko du.

Presidente berria aukeratzeko bilkura gaur, uztailak 12, egin dute Bilbon. Gainera, Confebaskeko batzar nagusiak aho batez aukeratu du Lazpiur. Ondorioz, atzean geratu da Adegik bere hautagaia jakinarazi zuenean sortutako ika-mika.

Presidente berriak azpimarratu duenez, bakea lortzea izango du helburu nagusi. Era berean, sindikatuekin elkarrizketa berreskuratzea du lehentasuna.

Confebaskeko presidenteak

Lazpiur Adegik orain bi hilabete izendatu zuen presidentetzarako hautagai. Euskadiko patronalak txandaka eta lurraldearen arabera aukeratu ohi du presidentea.

Confebask-eko lehenengo presidentea gipuzkoarra izan zen, bigarrena bizkaitarra eta hirugarrena, Roman Knörr, arabarra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak