San Kristobal jaiak gaur hasiko dira

Maider Arregi 2005ko uzt. 8a, 12:27
Gaurtik domekara bitartean San Kristobal jaiak ospatuko dira Aldai auzoan. Ekitaldi ugari izango da. Besteak beste, ohiko meza nagusia, txokolatada, jolasak edota erromeria Gardoki taldearekin.

Egitaraua

Egitaraua

Uztailak 8, ostirala

  • 22:00etan: Ohiko pinu sartzea, etxafuegoak jaurtiz eta kanpai hotsez. Jarraian auzokoentzako txokolatada.

Uztailak 9, larunbata

  • 23:00etan: Gardoki taldearekin erromeria goizaldera arte.

Uztailak 10, igandea

  • 12:00etan: Meza nagusia, autoen bedeinkapena eta jarraian auzoko jubilatuentzat luntxa. Aldi berean eta Moises Azpiazu dantza taldearen emanaldia. Baita Gaztetxoendako eskulan tailerrak. Goiz osoan zehar trikitixa izango da Alustiza eta Astorkia bikotearekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak