Sutea Bergarako Ugasarri baserriaren ondoan

Goiena 2005ko eka. 27a, 19:50
Sua piztu da Bergarako Ugasarri baserriaren ondoan, 16:30ean inguruan. Hektarea erdi lursail erre da. Erretako lurrak Bergarako Udalarenak dira.

Intxaur batzuk, beste zuhaitz txikiago batzuk eta sasiak, gehien bat erre dira. Baserriko andreak ikusi du sua eta amatatzera joan da. Eskerrak horri, sua ez da zabaldu herrirantz, Basarte kalerantz.

Sua gertatu da elektrizitateko tentsio altuko bi kablek elkar jo eta txinpartak atera direnean. Hego haizeak eta belarra eta lurra lehor egoteak erraztu du sua pizteak.

Dagoeneko ia amatatuta dago eta euria hasi denez, horrek lagunduko du zeharo amatatzen.

Ertzainak eta Bergarako udaltzainak daude inguruan, suhiltzaileen zain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak