Joan den abuztu amaiera aldera hasi ziren "Aupa, Etxebeste!" filma grabatzen eta zenbait sekuentzia Bergaran bertan grabatu zituzten. Asier Altuna bergararra eta Telmo Esnal pasaitarra dira film luzearen zuzendariak. Eta bi urtetako lana eta gero Donostiako Nazioarteko Zinemaldian estreinatzea erabaki dute.
Pelikula erakargarria eta polita dela aurreratu du Asier Altunak. Eta gustura geratu dira egindako lanarekin.
Umorez jositako istorioa
Diruz beti ondo dabilen familia baten istorioa kontatzen du "Aupa, Etxebeste!" filmak. Halako batean, dekadentzian erori dira eta ez dute oporretan joateko dirurik. Hala, erabakitzen dute jendeari Marbellara doazela esan eta abuztuan etxean geratzea.