Euskal Herriak Bere Eskola elkarteak kontzentrazioa egingo du gaur, martitzena, Korreosen, 19:30ean, bakarrik euskal testuliburuak erabil daitezen eskatzeko.contributors:
Euskal Herriak Bere Eskola elkartearen azken kanpainaren barne dago gaur arratsaldeko ekitaldia. Kanpainaren helburua da Espainiako eta Frantziako testuliburuak ikastetxeetan ez erabiltzea, honek ezinezko egiten baitu euskal ikasleek Euskal Herria ezagutzea, dio elkarteak. Horixe eskatuko dute gaurko kontzentrazioan. Gero, Espainiako Hezkuntza Ministeriora testuliburu espainol bat bidaliko dute.
EHBEk dei egiten du kontzentrazio horretara azaltzeko.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak