San Antonio eguna ospatuko dute Bergaran

A.G. 2005ko eka. 13a, 19:25
Bergarako San Antonio auzoan jaiak ospatu dituzte asteburuan. Gaur, ekainak 13, San Antonio eguna, meza izan dute.

Bergarako San Antonio auzoa jaietan murgilduta egon da asteburuan. Zapatuan hasi ziren eta gaur, astelehena bukatuko dira.

Gaur da, gainera, San Antonio Eguna, eta hori dela eta meza egin dute kaperan, 10:30ean. Horren ondoren, 12:30 aldera, San Joxepe abesbatzak emanaldia egin du San Antonio auzoko plazatxoan.

Jaiak gaur, ekainak 13, bukatzen badira ere, datorren asteburuan, zapatuan, hain justu, beste hitzordu bat dago San Antonioko jaien egitarauaren barruan; 69. San Antonio Txirrindularitza saria, Honorio Agirregabiria Memoriala, hain zuzen ere. 16:30ean izango da irteera San Antonioko bidegurutzean.

Musa eta sardinak

Umeendako jolasak izan ziren nagusi zapatuan. Txerritxoak eta poniak izan zituzten jolas egiteko, buruhandiak, musika saioa eta opariak. Horrez gain, nagusiagoendako ekitaldiak ere izan ziren. Mus txapelketa, esaterako. Zortzi bikotek hartu zuten parte: lehen saria jaso zuten Jose Mari Muñozek eta Jesus Rodriguezek eta bigarrena, Javi Goñik eta Anselmo Gomezek. Bestalde, sardina jana ere egin zuten. 50 kilo sardina erre zituen Javier Mansok eta jende ugari hurbildu zen dastatzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak