Novedades antzokia berreraikitzeko eskatu dute zenbait herritarrek

Goiena 2005ko eka. 8a, 17:06
Aste Santua bukatzeaz bat Novedades antzokiak ateak itxi zituen. Herritar talde batek eskatzen dio Udalari aretoa berreraikitzea eta zine zerbitzua martxan jartzea eskatu diote.

Zinezale, zinegile , antzerkizale eta antzerkigileek prentsaurrekoa egin zuen atzo, Novedadesen itxiera salatzeko. Eta aretoa berreraiki eta zine zerbitzua eskaintzen jarrai dezatela eskatzeko. Beste azpiegituren bat martxan jarri bitartean, aretoa funtzionamenduan jar dezatela eskatzen diete Udal agintariei. Horretarako herritarren sinadurak batu dituzte.

2.900 sinadura Novedadesen alde

Martxoaren 28an itxi zituen ateak herriko zine eta antzerki areto bakarrak. Eta albistea jakitearekin bat hasi zen herritar talde bat biltzen. Alkatearekin ere hitz egin dute eta esan zien Zabalotegi Aretoa birmoldatzea 2-3 hilabeteko lana dela eta Seminarioko auditorioa 2007rako martxan egongo dela. Berri zehatzagoak emateko hartu-emanetan jarraitzea hitzartu zuten, baina herritar taldearen esanetan alkatea ez da eurekin harremantan jarri. Gauzak horrela, bergararren babesa jaso dute. Denda, taberna eta lantokietan sinadurak bildu dituzte, guztira 2.900 eta Udalean aurkeztu dituzte.

Gutxien espero zenean

Erabiltzaile talde honek sorpresaz hartu zuen Novedadesen itxiera. 8 urte baino gehiago dira aretoa adgoen eraikina hirigintza antolaketatik kanpo utzi zuela Udal batzordeak. Urte guzti horietan aretoak zerbitzua ematen jarraitu du: zinea (zinekluba eguenetan), antzerkia, musika, Helduentzako Txotxongiloen Mostra...Normaltasun egoera honetan sorpresaz eta penaz jaso zuten albistea. Bergara, orain, aretorik gabe geratu delako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak