Lehenengo Trikiti Festa ospatuko dute Bergaran

Maider Arregi 2005ko eka. 6a, 18:55
Ekainak 18, zapatua, Lehenengo Trikiti Festa egingo da Bergaran. Antolatzaileak herriko trikiti zaleak izan dira. Laguntzaileak, aldiz, Bergarako Udala, Eusko Label eta Jardun Euskara Elkartea.

Egitarau zabala

Egitarau zabala

  • 12:00etan kalejira herriko kaleetatik Munibe plazan hasita.

  • 14:30ean bazkaria Artatse elkartean.
  • 18:30ean herriko trikitilarien emanaldia Munibe plazan.
  • 20:00etan afari merienda Munibe plazan.
  • 21:00etan kalejira herriko kaleetatik.
  • 22:30ean erromeria Munibe plazan.

Oharrak

Bazkarira eta afarira etorri nahi duenak 20 euro ordaindu beharko ditu, 15 lanean ez badago (bietarako da dirua). Ekainaren 15a baino lehenago eman behar da izena Jardunen:
943 76 36 61.

Boleto batzuk salgai jarriko dira eguneko ekitaldiak ordaintzen laguntzeko. Ekainaren 18an goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:00etara San Martin plazan, izango dira boletoak salgai (saria 20:00etan zozketatuko da Munibe plazan). Saria: Eusko Labeleko otzara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak