Parte-hartzea bultzatzeko bideak topatzea izango da Jardunen erronka

A.G. 2005ko mai. 30a, 10:36
Elkartearen gaur eguneko diagnosia eta aurrera begirako erronkak zehaztu dituzte urtemugako ospakizunen baitan.

Eguaztenean hasi eta zapatura bitartean 15. urtemugako ospakizunetan murgilduta egon da Bergarako Jardun euskara elkartea. Ospakizun soilaz haratago, hausnarketarako bi ekitaldi ere egin dituzte: bata, Julen Arexolaleibak eta Iñaki Arrutik euskara elkarteek datozen urteotan izango dituzten erronken gainean egindako hitzaldia; bestea, hitzaldia lagungarri hartuta, Jardun elkarteko kideek egindako mintegia. Mintegi hori zapatuan egin zuten, eta elkartearen sorreratik gaur egunera arteko bilakaera ordezkatu zuten 20 bat lagun batu ziren. Guztien artean elkartearen beraren gaur eguneko diagnostikoa egin zuten eta aurrera begirako helburu eta erronkak zehaztu zituzten.

Ondorioak

Olatz Olasok, Jarduneko lehendakariak esandakoaren arabera, besteak beste bi ondorio nagusi atera dituzte bi ekitaldiotatik: alde batetik, euskara elkarteen helburu nagusi izaten jarraitu behar dutela euskararekiko motibazioak eta sentsibilizazioak. Eta bestetik, bideak asmatu beharko dituztela herritarren parte-hartzea bultzatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak