Bergara-Elgeta bidea guztiz itxita; kamioia traban

I.A. 2005ko mai. 23a, 16:00
Kamioi luze bat dago traban. Elgetatik Bergarara kilometro eta erdi ingurura dato bidea itxita. Izarreko bueltan geratu da eta ezin da ez gora eta ez behera pasatu. Ertzaintza bertan da, eta denbora tarte luzerako kontua izango dela esan digute.

Bertan lekuan ertzainetako batek esan digunez, saiatu behar dira lanak egiten diharduen makina batekin tira egiten. Hala ere, bazkalordua da eta langileak ez daude kamioia gurutzatuta geratu den lekuan.

Denbora tarte luzerako

Badirudi, eta ertzain batek komentatu digun moduan, luzaroan egongo da errepidea itxita.

Kartelak badaude abisatzen

Gaztelera hutsean dauden kartelak badaude kamioiei joan-etorria galarazten. Hobetze lanak egiten dihardute bidean eta ez dute uzten pasatzen ez kamioirik ez autobusik. Ez da lehenengo kamioilaria pasatzen saiatu eta traban geratu dena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak