Jardun Euskara Elkartea 1990. urteko maiatzaren 17an sortu zen. 15 urte hauetan hainbat ekintza antolatu ditu eta herritarren jarrera primerakoa izan da. Helburua euskararen normalizazioa lortzea da. Jardun 563 bazkidez osatuta dago.
Urteurreneko egitaraua
Maiatzak 25, eguaztena
- Mahaingurua, "Zeintzuk izango dira euskara elkarte baten erronkak hurrengo 15 urteotan?": Julen Arexolaleiba eta Iñaki Arruti (19:00etan, Kultura Etxean)
Maiatzak 26, eguena
- Jolasleku ibiltaria: 17:00etatik 19:00etara, Munibe plazan.
- "Gizon ustelgaitza" bakarrizketa, Joxe Mari Carrere (19:30ean, Zabalotegi aretoan)
Maiatzak 27, eguakitza
- Urte amaierako jaialdia (19:00etan, Zabalotegi aretoan)
Maiatzak 28, zapatua
- Mintegia: "Gaur egungo egoeraren diagnostikoa eta hurrengo urteetarako helburuak eta erronkak" (10:00etan, Kultura etxean)
- Bazkaria (14:30ean)
- Kontzertua: Azkaiter Pelox, Matxura eta Kerobia (23:00etan, Gaztetxean)