Sutea Bergarako Torunsa enpresan

Maider Arregi 2005ko mai. 16a, 12:21
Goizeko 09:00etan piztu da sua San Juan auzoan dagoen Torunsa enpresan. Ez da inor zauritu, une horretan ez zegoen eta langilerik.

Ustez, sua tratamendu termikoak lantzen dituzten gunean hasi da. Bertako labe batean piztu da sua eta antza denez, ondoan olioz betetako ontzi bat zegoen.

Suhiltzaileak berehala iritsi dira eta 09:45erako sua itzali dute.

Bertako zaintzaileak esan digunez, sutea gertatu baino ordu eta erdi lehenago gune horretan izan da eta ez du ezer arrarorik sumatu. Olio deposito inguruan sortu denez sua, ke eta gar ikusgarriak izan dira.

Ertzaintza sua zerk sortu duen aztertzen dihardu. Baita suak eragindako kalteak ere.

Enpresako nagusiak oraingoz ez du baloraziorik egin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak