Kilometroak '05en literatur lehiaketa Roberto Izagirre bergararrak irabazi du

Leire Kortabarria 2005ko mai. 16a, 11:33
Fernando Morillo idazlearen istorio bat bukatzean zetzan lehiaketa. Emaitza "Dragoiaren orroa" izeneko liburua da.

Kilometroak 2005en literatur lehiaketak badu irabazlea: Roberto Izagirre Barruetabeña, 43 urteko bergararra. Helburua zen Fernando Morillo idazleak hasitako kontakizuna bukatzea. Hamar lan jaso zituzten, hiru helduenak eta zazpi ikasleenak, guztiak gipuzkoarrak; horien artean Izagirrerena hobetsi zuen Fernando Morillok, Ana Toledo Deustuko Unibertsitateko ordezkariak eta Arantza Baltzategi antolatzaileak osatutako epaimahaiak.

Saritutako ideiatik abiatuta idatzitako nobela, Dragoiaren orroa, ekainaren 17an aurkeztuko dute Donostian. Egun berean egingo dute sari banaketa ekitaldia Aretxabaletan.

Zelan aukeratu zuten

Fernando Morillok, Kilometroak 2005en kokapena kontuan hartuta, hango mitologia kutsua zuen istorioa idatzi zuen: azken euskal dragoiaren desagerpena, Udalaitzeko Mateo Txistu, Anboto bertan izatea… Erantzunak harritu egin zuen idazlea: "Nik, asko jota, ohar moduko batzuk espero nituen. Neure harridurarako, lan-sorta polita jaso zen". Kontakizuna jarraitzea lan zaila zela dio, baina lehiakide batzuek "oso modu duin eta onean" egin zutela.

Ana Toledo epaimahaikideak azaldu du zelan hartu zuten erabakia: "Baziren zenbait idatzi modu egokian heltzen ziotenak kontaketaren amaierari eta, jakina, horietara mugatu zen aukera. Horietako zeinahi izan zitekeen irabazle duin, nahiz eta aho batez eman zitzaion saria garaileari". Lotura, koherentzia, pertsonaien karakterizazioa, hizkera… hartu zituzten kontuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak