Uztailean hasi zituzten zubia eraikitzeko lanak. Zubia eraikitzeaz gain, harri lubetak egin dituzte Deba ibaian. Esan bezala, lanek 1.200.000 euro inguruko aurrekontua izan dute. Zubi berria Gerondo parean egin dute eta 35 metro inguru ditu. Aurrerantzean, inguruko enpresetara joateko zubi berria erabiliko dute kamioiek eta hango langileek. Osintxuko auzotarrek aspalditik aldarrikatu dute zubi berria. Orain, zubi zaharra berritzeko proiektua eskuartean du Udalak.
Inaugurazioa, zapatu eguerdian
Larunbateko inaugurazio ekitaldian, Udaleko ordezkariez gain, Jesus Catania MCCko presidentea, Miguel Herrera Soraluceko presidentea eta Rafael Barrenetxea Soraluceko gerentea izango dira, besteak beste. Inaugurazio ekitaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da.