Justo Garate beka Udal Bandari zuzenduko dute hurrengo urtean

EduMendibil 2004ko urr. 22a, 10:56
Udal Musika Bandaren historia biltzea izango da Justo Garate bekaren helburua hurrengo urtean. Bandak bere sorreraren 175. urteurrena beteko du 2007an eta aurretik taldearen historia jaso nahi da.

Bergarako Udal Musika Banda 1832. urtean sortu zen eta beraz 2007an Bandaren sorreraren 175. urteurrena ospatuko da. Urteurreneko ospakizunei begira, besteak beste, Bandaren historia jaso nahi da eta beraz datorren urtearen hasieran Justo Garate beka deituko du Udalak, lan hori adjudikatzeko asmoz. Aurrekoetan bezala, bekaren zenbatekoa 6.000 eurokoa izango da eta lana euskaraz burutu beharko dute egileek. 2005eko lehen hiruhilabetekoan lana adjudikatuta izatea da Udalaren asmoa.

Justo Garate beka 1992an jarri zen abian, soziologia, historia eta euskal filologiako lanei zuzenduta. Hala ere, azken aldiz, 1999an deitu zuen beka Udalak. Sonia Aperribaik "Genero harremanak Bergaran; gure emakumeen ohizko bizitza lehenengo industrigintza garaian (1870-1936)" lanagatik eskuratu zuen beka orduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak