Paulo Elkorori hiru urteko kartzela zigorra ezarri diote

EduMendibil 2004ko urr. 14a, 12:52
Paulo Elkorori hiru urteko kartzela zigorra ezarri zioten eguaztenean, urriaren 13an, beraren aurka Madrileko Auzitegi Nazionalean egindako epaiketan. Paulo Elkoro bergararra 2003ko urtarrilean atxilotu zuten, Alemanian.

Hasieran, fiskalak zortzi urteko kartzela zigorra eskatu zuen Elkororendako, Araba Komandoarekin kolaboratzearen akusaziopean. Hala ere, "ezinbesteko kolaborazioa" egozten bazioten hasieran, azkenean "kolaborazio intentzioa" leporatu zioten. Ondorioz, hiru urteko kartzela zigorra ezarri diote.

Paulo Elkoro 2003ko urtarrilean atxilotu zuten Alemanian. Espainiako gobernuak egindako estradizio eskaeraren bitartez, 2003ko azarotik Alcala Meco espetxean dago preso.

Askatasunak deituta, hogei bat lagun izan ziren eguaztenean Madrilen, epaiketa jarraitzen. Eguazten iluntzean, hainbat herritarrek Paulo Elkororen aldeko elkarretaratzea egin zuten, San Martin plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak