Euskal hizkuntza komunitatea aztertzen duen liburua aurkeztuko dute Bergaran

EduMendibil 2004ko urr. 7a, 13:04
"Euskal hizkuntza komunitatearen bizindar linguistikoa: Andoaingo, Arrasateko, Bergarako, Hernaniko eta Lasarte-Oriako udalerriak" izenburuko liburua aurkeztuko dute eguenean, urriaren 14an, UNEDeko aretoan, 19:00etan.

Iñaki Martinez de Luna eta Ibon Usarralde soziologoak dira liburuaren egileak eta Soziolinguistika Klusterrak argitaratu du, izenburuan azaltzen diren udalen laguntzaz.

Egileen esanetan, erabilera da euskararen normalizazioaren adierazle adierazgarriena eta erabileran zeresana duten faktoreak identifikatu, bakoitzaren garrantzia zehaztu eta neurtzen saiatu dira, eskuartze ekimen eraginkorrak bideratzeko asmoz: “Bizindar etnolingustikoaren eta euskararen erabileraren arteko erlazioan sakontzen saiatu eta erlazio horren intentsitatea zenbatekoa den azaldu nahi izan dugu”, diote.

Liburuan 2002an egindako ikerkuntzaren emaitza jaso dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak