Mireia Gabilondok "Kutxidazu bidea, Ixabel" filma zuzenduko du

Irati Agirreazaldegi 2004ko ira. 23a, 15:49
Donostiako Zinemaldia pil-pilean dagoen honetan zinema proiektu baten berri emango dizuegu. "Kutsidazu bidea, Ixabel" eleberria zinemara eramango dute eta Mireia Gabilondo bergararra izango da zuzendarietako bat.

Fernando Bernuesekin batera kameraren atzan jarri eta "Kutxidazu bidea, Ixabel" eleberriaren zinemarako egokitzapenaegingo du Mireia Gabilondo aktore eta zuzendari bergararrak.

Filma euskaraz filmatuko da datorren urteko udan. Mireiak Berrigara aldizkariari egindako adierazpenetan esan du orain produkzio aurreko lanetan dihardutela eta zehaztu gabe daudela aktoreak eta filmaketa tokiak.

Aktore

Zuzendari lanetan ez ezik Mireia Gabilondo aktore modura ere ikusiko dugu seguru aski film honetan. "Aldaketarik ezean Ixabelen ahizparen papera jokatuko dut", esan dio Mireiak Berrigarari.

Telebistan

Pantaila handian bakarrik ez, telebistan ere ikusi ahal izango da Kutxidazu bidea, Ixabel lana. ETBrako sei atal grabatuko dituzte.

Gaur egun, Mireia Gabilondok ETBko "Martin" telesailean dihardu aktore lanetan eta bertarako gidoiak ere egiten ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak