Hasi dira Bergarako igerilekuko lanak

Nerea Isasti 2004ko ira. 16a, 12:01
Astean hasi dira Bergarako igerileku berria egiteko lanak. Bi alditan egingo dituzte. Lehenengoan, eraikin zaharra botako dute.

Garai baten udal igerilekua izandakoa bota baino lehen, uralitazko estalkia atalez atal erretiratu eta material hori desegiteko gune berezia egokituko dute. Izan ere, bere konposaketan amiantoa, hau da material arriskutsua, aurkitu daiteke.

Estalkia erretiratu ondoren, makinak sartuko dira eraikin zaharra botatzera. Gaur arratsaldean, hain justu, eraikin nagusiaren ondoan dagoen eraikin txikiago bat botatzen ibili dira.

Lehen fase amaitu ondoren, bigarrenarekin hasiko dira, baina oraindik ez dakite noiz izango den hori. Beraz, oraindik ez dago jakiterik bergararrak igerileku berrian bainatzeko aukera noiz izango duten. Udalaren asmoa da, lanak martxan dauden bitartean behin behineko irtenbide bat bilatzea.

Lanak Antzibar izeneko enpresa eraikitzaileak egingo ditu. Eta printzipioz, zortzi hilabeteko epea izango dute, guztia bota eta igerileku berria egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak