Garai baten udal igerilekua izandakoa bota baino lehen, uralitazko estalkia atalez atal erretiratu eta material hori desegiteko gune berezia egokituko dute. Izan ere, bere konposaketan amiantoa, hau da material arriskutsua, aurkitu daiteke.
Estalkia erretiratu ondoren, makinak sartuko dira eraikin zaharra botatzera. Gaur arratsaldean, hain justu, eraikin nagusiaren ondoan dagoen eraikin txikiago bat botatzen ibili dira.
Lehen fase amaitu ondoren, bigarrenarekin hasiko dira, baina oraindik ez dakite noiz izango den hori. Beraz, oraindik ez dago jakiterik bergararrak igerileku berrian bainatzeko aukera noiz izango duten. Udalaren asmoa da, lanak martxan dauden bitartean behin behineko irtenbide bat bilatzea.
Lanak Antzibar izeneko enpresa eraikitzaileak egingo ditu. Eta printzipioz, zortzi hilabeteko epea izango dute, guztia bota eta igerileku berria egiteko.