Arostegiko erakusketa aretoa, amaitzear

EduMendibil 2004ko ira. 10a, 10:52
Hasiera baten San Martin jaietarako zabaltzeko asmoa bazegoen ere, Arostegi etxeko erakusketa aretoaren inaugurazioak itxaron egin beharko du oraingoz. Lanak amaitzear daude eta udazkenean irekiko dute, Abdon Juaristi zenaren margo erakusketa batekin.

Iñaki Berasategi, Elisabet Ena eta Xabier Berasategi arkitektoek egindako proiektuari jarraituz egiten dihardute Arostegi jauregian erakusketa aretoa jartzeko lanak. Esan bezala, lanak amaitzear daude. Proiektuaren arduradunen arabera, hamabost egun barru lanak amaituta izango dira.

Erakusketa areto berriak 179 m2ko azalera izango du eta arte areto gisa erabiliko da. Beheko sotoan (50 m2-koa), berriz, biltegia, komunak eta aire egokituaren makinaria kokatuko da.

Atea zaharberritzen

Bestalde, Donostian zaharberritzen diharduten Arostegiko XVI. mendeko atea areto barruan egongo da ikusgai. Jauregiaren sarreran ate berria jarriko dute.

Abdon Juaristiren margoak inauguraziorako

Areto berria Abdon Juaristi zenaren margo erakusketa batekin zabalduko dute, udazkenean. Udaleko arduradunek ez dute oraindik inaugurazio data zehaztu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak