Ordenagailu eta promozio berriekin hasi du ikasturtea KZGuneak

Leire Kortabarria 2004ko ira. 2a, 14:05
KZGuneak ateak zabaldu ditu berriro, oporrak bukatuta. Bi berritasun nagusi aurkituko dituzte erabiltzaileek: batetik, bi ordenagailu berri, eta bestetik, erabiltzaile berriak erakartzeko promozioa.contributors:

Linux sistema duten bi ordenagailu berri ditu Bergarako KZGuneak. Biak ere, Interneten nabigatzeko prestatuta daude. Lehengo ordenagailuek ere erabiltzaileen esku jarraituko dute.

Bestetik, ibarreko beste KZGune batzuek egin duten antzera, Bergarakoak ere promozioa egingo du: bi erabiltzaile berri eramaten dituen lagunak zira bat jasoko du opari. Horretarako, erabiltzaile berriek NA edo EHNA aurkeztu eta fitxa bat bete beharko dute.

Horrez gain, beti bezala, 20 orduko Interneteko doaneko ikastaroa eskaintzen du zentroak. Interneta eta posta elektronikoa erabiltzen ikasteko aukera dago horren bidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak