Urteagako lanak urrian hasi eta 2005eko abenduan amaituko dira

EduMendibil 2004ko ira. 2a, 12:09
Diputazioko Bide Azpiegituretarako departamenduak agindu duenez, urrian hasiko dira Urteaga kaleko lanak. Bergaratik Antzuolara joateko errepide zaharra itxita dago joan den azarotik, Eskusarte harrobian lerradurak gertatu ondoren.

Diputazioko iturrien arabera, arazoa konpontzeko lanak bi fasetan egingo da eta aurrekontua 4 milioi eurokoa izango da. Lehenbiziko fasean trenbide zaharreko ibilbidea eusteko lanak egingo dira. Esan bezala, lanak urrian hasiko dira eta lehen fase hori 2005eko urtarrilean bukatuko da. Lehen faseko lanen aurrekontua 1,5 milioi eurokoa da.

Lanak 2005eko bukaerara arte

Bigarren faseak 2,5 milioi euroko aurrekontua dauka eta mendi-mazelaren eustea du helburu. Terrenoaren ezaugarriak direla eta, zailtasun handiko lana da. Apirilean hasi eta 2005eko abendurako lanak amaitzea da Diputazioaren asmoa. Gogoratuko duzuenez, Urteaga kaleko itxierarengatik kaltetutako enpresa eta partikularrek mobilizazioak egin zituzten uztailean, lanen atzeratzea zela-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak