Angiozarko San Migel parrokiako erreteila egingo dute uda ostean

EduMendibil 2004ko uzt. 16a, 12:32
Angiozarko San Migel parrokia berritzeko lanak hasiko dira udazkenean. Aspaldian egoera txarrean dago eliza. Lehenbizi teilatua konpontzeko lanak egingo dira eta horren ostean azterketa geoteknikoa egingo da, egin beharreko lan integrala zehazteko.

Koldo Apeztegia Donostiako Elizbarrutiko arduradunaren arabera, urtea bukatu baino lehen konponduko dute Angiozarko parrokiako teilatua. Lanak San Migel jaien ostean hasiko dira, udazkenean. Erreteila egiteko lanek 126.212 milioi pezetako aurrekontua daukate. Horietatik 60.101 euro Diputazioak ordainduko ditu eta gainerakoa parrokiaren kontura egingo da. berritze sakona

Berritze sakona

Angiozarko San Migel parrokia egoera txarrean dago eta berau konpontzeko lan integrala egingo dute. Besteak beste, pitzadurak eta itoginak azaldu dira azken urteotan parrokian. Horren jatorria zein den argitzeko, azterketa geoteknikoa egingo dute. Behin azterketa hori egin da, egin beharreko lanak zehaztuko dituzte. Edozein modutan ere, berritze sakona beharko du Angiozarko parrokiak. Diputazioa, Elizbarrutia eta Angiozarko parrokiako arduradunak aspalditik ari dira arazoari soluzioa topatu nahian. Dagoeneko hainbat tekniko izan dira parrokiaren egoera ikusten.

San Migel parrokiak hainbat lan jasan zituen XVI. mendean zehar eta, zalantzarik gabe, portada platereskoa dugu bere ezaugarri nagusietako bat. Andres de Mentxaka maisuak 1556. urtean landu zuen plateresko estiloko portada. Zurezko ganga ere bakarrenetakoa da Euskal Herrian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak