Jazz eta blues emanaldia egingo du Basin Street Cafe taldeak egubakoitzean

Leire Kortabarria 2004ko uzt. 7a, 12:41
Udako gauak girotzeko, musika emanaldiak antolatu ditu Udalak. Egubakoitzean, hilak 9, blues, ragtime, jazz, dixie eta AEBetako hegoaldeko beste hainbat estilo jorratzen dituen Basin Street Café taldearen emanaldia izango da Espoloian, 22:30ean. Estatu batuarrak diruditen arren, Bilbotik datoz.contributors:

Adan Arsuaga baxu eta gitarra jotzaile eta Pablo Almaraz armonizista eta abeslariaren arteko elkarlanaren emaitza da Basin Street Café. AEBetako New Orleans eta inguruan jaiotako musika estiloak lantzeko asmoarekin sortu zuten taldea.

Orain bi urteko udan egin zuten lehenengo grabaketa, Estatuko hainbat musikariren laguntzarekin. Hainbat taldekide aldaketaren ondoren, gaur egun Pablo Almaraz, Edu de Mujika, Elias Casado eta Alvaro Diezek osatzen dute taldea. Laukote moduan hainbat lekutan jo dute eta euren estilo propioa aurkitzen joan dira, swing edo samba doinuak ere gehituz. Egubakoitzean, Bergaran izango dugu estilo hori ezagutzeko aukera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak