Tourraren porra deitu du Lokatzak hilaren 3rako eta 4rako

Leire Kortabarria 2004ko eka. 29a, 20:14
Aurtengo Tourra hastera doala-eta, porra deitu du Lokatza txirrindulari eskolak. Parte hartzeko txartelak uztailaren 3an eta 4an, asteburua, ipiniko dituzte eskuragai Bergaran eta baita Antzuolan ere. Asti nahikoa, hortaz, apustua prestatzeko.

Parte-hartze txartelak honako lekuetan ipiniko dituzte Lokatza eskolakoek: Bergaran, Nahikari, Avenida, Usoa eta Maxim's tabernetan eta Zabala jatetxean; Antzuolan, Aitz-Garbi jatetxean. Horrez gain, hilaren 3an, zapatua, Bergarako plazan eskuratu ahal izango dituzue, 12:00etatik 14:00etara, eta 4an, domeka, ordutegi berean, San Martzialgo erromerian.

Esku hartzaileek 20 euroko apustuak egin ditzakete 15 txirrindulariren izenekin osatutako zerrenda bakoitzeko. Apustua egiteko mugaeguna uztailaren 4a da, 14:00etan. Arautegi osoa eskolaren webgunean duzue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak