Iskanbila sortzen ari den erraustegia Bergaran egin dezakete

iban arantzabal 2004ko eka. 28a, 15:00
Gipuzkoako Aldundiak zazpi Mankomunitatetako ordezkariak bildu ditu, Gipuzkoako erraustegi nagusia nun kokatu erabakitzen jarraitzeko. Bederatzi proposamen eta zortzi udalerri dira hautagaiak. Bergara horietako bat da.

Orain arte Debagoieneko herririk ez da aipatu izan, ez behintzat hedabideetan. Istiluak ere egon dira gainontzeko herrietan, eta ARNASA plataformak ere aurkeztu du errauskailuaren kontrako iritzia. Gurean ez da egon gai honekiko aparteko ekintzarik. Hala ere, Luis Mari Oiartzabal Garapen Iraunkorreko diputatuak emandako zerrendan Bergara ere ageri da.

Erraustegia egiteko zerrenda posiblea

Donostia, Villabona, Urnieta, Bergara, Usurbil, Zestua, Ormaiztegi eta Beasain dira zortzi herriak. Diario Vascok eman ditu hiru herriren izenak, baina diputatuak argi utzi du oraindik herri horietan guztietan dela posible erraustegia egitea.

Hurrengo eguenean erabakia

Eguenean bertan hartuko du erabakia Jarraipen Batzordeak hiru herrirekin geratu beharko da egun horretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak