San Pedro eta San Martzial jaiak

EduMendibil 2004ko eka. 25a, 15:21
San Pedro eta San Martzial jaietako ekitaldiak hasi dira dagoeneko. Datozen egunotarako hainbat ekitaldi iragarri ditu Udalak. Bestalde, eguaztenean, ekainaren 30ean, San Martzialera igoera egingo da.

Ohikoa denez, eguaztenean, San Martzial egunean, letania errezatuz igoera egingo da San Martzialera, 07:30ean Santa Marinan hasita. Ondoren, 08:00etan, meza izango da ermitan eta meza ostean San Joxepe elkartekoek prestatutako txokolatea banatuko da.

Banda domekan

Aurretik, domekan, ekainaren 27an, Udal Musika Bandak San Pedro jaietako kontzertua eskainiko du Espoloian, 12:30ean. Aurretik, kalejira egingo dute Bandako kideek, 11:30ean. Alfredo Gonzalez Chirlaquek zuzendutako Bandak zazpi pieza joko ditu domekako emanaldian.

Mahaien alokatzea

Uztailaren 4ko San Martzialgo erromeriara begira, Udalak mahaiak alokatuko ditu. Mahai bakoitzaren alokairuak 20 euro balio du eta eskatzaile bakoitzeko 100 euroko fidantza ordaindu beharko du. Mahaiak eta aulkiak ekainaren 29ra arte alokatu ahal izango dira, kultura etxean, 16:00etatik 19:00etara bitartean. Azken urteotan moduan, mahaiak eta aulkiak uztailaren 3an banatuko ditu Udalak, uztailaren 3an, 17:00etatik 20:00etara, San Martzialgo kantina ondoan. Fidantza, berriz, uztailaren 5etik 9ra bitartean itzuliko zaio eskatzaile bakoitzari.

Fidantzarekin batera, aurtengo nobedadeetako bat zera izango da: mahaiak eta aulkiak erromeria egunean bertan itzuli beharko dira, 19:00etatik 21:00etara hain zuzen ere. Materiala bueltatzen ez duenak fidantza galduko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak