Roberto Izagirre bergararrak irabazi du ipuin barregarrien lehiaketa

Gorka Etxabe 2004ko eka. 16a, 15:56
Barre barra-barra ipuin barregarrien lehiaketaren sari banaketa egin zuten atzo arratsaldean Bergaran. Debagunek, Debagoieneko euskara elkarteen elkargoak antolatutako lehiaketa Roberto Izagirrek irabazi du. Aitaren kontakizunetan oinarritutako obra idatzi du Roberto Izagirre bergararrak.

Aurreneko aldia da Debagoieneko euskara elkarteen elkargoak ipuin barregarrien lehiaketa antolatzen duena. Eta lehenengo edizioaren irabazlea Roberto Izagirre bergararra izan da, “Aspaldikoak” lanarekin. Sari banaketa ekitaldian bere ipuinaren pasarte bat irakurri zuen Robertok.

Aitak esandakoetan oinarritutako ipuina da Roberto Izagirrerena. Teknologia berriekin aitak zuen arazoen berri kontatzen zizkion, eta janzkera modek eragiten zioten barregurean oinarritutakoak, besteak beste.

Aurreneko aldia izan da, eta etorkizunean ere barre barra-barra ipuin lehiaketa antolatzen segituko dutela adierazi zuten Debagunekoek. Erantzunarekin ere gustura agertu ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak