Lazarragaren gaineko hitzaldia egingo du Jerardo Elortzak

Leire Kortabarria 2004ko eka. 8a, 14:52
Lazarragaren eskuizkribuaren gaineko informazioa, aurkikuntzaren ondorioak, Lazarragaren beraren garrantzia… landuko ditu Jerardo Elortza adituak gaur, ekainak 8, Lazarraga, Hegoaldeko lehen euskal idazle ezaguna hitzaldian. Migel Altuna institutuan izango da, 19:30ean.

Juan Perez de Lazarragaren idatzia XVI. mendekoa da, eta horren aurkikundea, joan den otsailean, euskal literaturaren gaineko ikerkuntzan berritasun garrantzitsua izan da. Dudarik ez dute adituek euskal literaturako altxor bat dela. Euskaraz idatzitako lehen lanaren garaikidea da. Aurkikundearen ondorioak azalduko ditu Jerardo Elortza oñatiarrak gaur, martitzena, egingo duen berbaldian.

Lazarragaren lana 51 liburuxkek osatzen dute, eta abenturetako kontakizuna da, artzainak, zaldunak eta fantasiazko izakiak protagonista direla. Gaur egun, Gipuzkoako Foru Aldundiak du jabetza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak