Artizarren igarotzea ikusteko behaketa publikoa izango da bihar, martitzena

Leire Kortabarria 2004ko eka. 7a, 13:43
Artizarra Eguzkiaren aurretik pasatuko da bihar, ekainak 8. Hori ikusteko, guztioi zabaldutako behaketa saioa antolatu du Debagoieneko Ilatargi Astronomia Taldeak, Aranzadi Ikastolak lagunduta. 09:00etan, Bergarako ikastola horretako patioan lau teleskopio ipiniko dituzte. Bestalde, norberak bere kontutik artizarraren igarotzea ikusteko hainbat aholku plazaratu ditu Ilatargik.

Astronomiarendako egun historikoa da biharkoa, ekainak 8; izan ere, Artizarra eguzkiaren aurre aldetik pasatuko da lehenengo aldiz 1882. urtetik; hortaz, bizirik dagoen inork ez du berau ikusi. Fenomeno hori ez da Ipar Hemisferioan berriro gertatuko 120 urtean.

Hori begiratzeko behaketa publikoa antolatu du Ilatargi Astronomia Taldeak. Bergarako Ibargarai kalean Aranzadi Ikastolak duen patioan egongo dira, teleskopioak muntatuta, 09:00etatik eguerdira arte, nahiz eta igarotzea bera 07:30ak inguruan hasiko den. Edozeinek du hurbildu eta Artizarraren igarotzea ikusteko aukera.

Hainbat aholku

Katalejoa erabilita, edozeinek etxetik ikus dezake fenomenoa. Oso garrantzitsua da eguzkiari zuzenean ez begiratzea, are gutxiago teleskopio edo prismatikoekin, behin betiko kalteak jasan ditzakete-eta begiek.

Bide sinpleena da prismatikoak erabilita eguzkiaren irudia pantaila zuri batean (kartoi zuria, folioa…) proiektatzea. Hobe da prismatikoen objektibo bat estaltzen bada. Pantailan ikusiko da orban borobil eta ilun bat, Artizarra pasatzen ari denean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak