Udaleko langileen lanuzteak, lan hitzarmenaren alde

Usoa Agirre 2004ko eka. 4a, 16:01
Bergarako Udaleko Enpresa Komiteak lanuztea egin du gaur lan hitzarmenaren alde. 12:30etik 14:00etara egin dute lanuztea eta datorren ostiralean ere, hilak 11, geldialdia egiteko asmoa dute.

Udal eta Foru langileen laneko harremanak EUFALEBA hitzarmenak arautu izan ditu azken 20 urteotan. 2002ean, ordea, ez zen adostasunik egon sindikatua eta EUDELen artean. Udaleko enpresa komiteak helarazitako oharrean dioenez, "akordiorik ez zegoela eta, alderdi politikoen artean adostuta (PNV, EA, PSE, PP) bi urterako lan baldintzak inposatu zizkiguten, dekretu bidez."

Aurtengo konbenioa negoziatzen hasteko, EUDELi ondoko baldintzak ipini zizkioten Udaletako langileek:

  • Alderdi politikoekin elkarrizketak izatea.
  • Negoziazioa utzitako lekuan hartzea, 2002ko egoeran, hain zuzen ere.

EUDELek ez du aldeko erantzunik eman eta, ondorioz, ELA eta LABek ez dute parte hartzen negoziazio mahaian.

Bergaran ere mahairik ez

Bergarako Udalean, otsailean, Enpresa Komiteak negoziazio mahaia zabaltzeko eskaera egin zuen. Alkatearekin izan ziren negoziazio mahaiaren inguruan dituen asmoak jakiteko. Alkateak esan zien EUDELen ildotik jarraituko zuela eta ez zuela asmorik negoziazio mahairik zabaltzeko.

Udaleko Enpresa Komiteak lan baldintzak negoziatu nahi ditu Udalean. Alkateak ezetzaren ondoren, lanuzteak egitea erabaki dute.

Langileen aldarrikapenak

Langileen hitzetan, hutsune handienak enpleguan eta soldatetan daude. Hori dela eta, ondorengo eskaerak egiten dituzte.

  • Soldataren igoera langile guztientzat, KPI + 600€. 18.200 eurotako gutxieneko soldata.
  • Lan-baldintzak berdintzea, "zabor-kontratuek" eragiten duten ezegonkortasuna saihesteko.
  • Azpi-kontratazioak alde batera utzi eta apustu irmoak egitea zerbitzu publikoaren kudeaketan eta lan-baldintzetan eragina izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak