Bergarako argazkien erakusketa zabaldu du Azurrek

Leire Kortabarria 2004ko mai. 28a, 15:57
Azur argazkilari bergararrak herria aukeratu du erakusketa berriko protagonista moduan, eta hamahiru argazkik osatutako erakustaldia aurkeztu du. Artekale kaleko pizzerian dago zabalik erakusketa hori, ekain osoan.

Azurrek Euskal txokoak serieko bere ekoizpen berriak aurkezten ditu erakusketa horretan. Argazkiak ikusgai eta salgai daude.

Bergarako hainbat txokoren bere ikuspegi pertsonala proposatzen digu Azurrek. Argazki gehienak gauez aterata daude, eta nabarmentzen dira orain dela gutxi izan zen ilargi eklipse gaueko edertasuna eta argi berezia aprobetxatuta ateratako zenbait irudi. Bestalde, herri barruko txokoak ez ezik, natura guneak ere irudikatu ditu.

Natura, gai gustukoena

Denetariko argazkiak egitea gustuko du Azurrek, baina natura paisaien irudiak ateratzen ditu gehien. Euskal Herri osotik ibili da gai horretako argazkiak ateratzen, Nafarroan batez ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak