Aritzeta abesbatzaren 25 urteak, erakusketan

Leire Kortabarria 2004ko mai. 26a, 12:03
Aritzeta abesbatzaren historiaren gaineko erakusketa dago zabalik udaletxean, ekainaren 1era bitartean. Argazki, agiri historiko, prentsa errekorte eta beste dokumentu batzuen bidez, 25 urteren errepasoa egiten du erakusketak.contributors:

Mende laurdena ospatzeko ekitaldien artean, bere historiaren inguruko erakusketa hori antolatu du Aritzeta abesbatzak. Udaletxeko Osoko Bilkura aretoan dago ikusteko aukera, astegunetan 18:00etatik 21:00etara bitartean, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Taldearen eta bere historian esanguratsuak izan diren pertsonen argazkiak, hainbat motako agiri historiko, denetariko materiala, euskal prentsan zein kanpokoan agertutako albisteak… horiek eta gehiagok osatzen dute erakusketa. Eta jakina, musika ere erakusketako beste protagonista bat da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak