Munduari bira bizikletan zelan eman zion azalduko du Eneko Etxebarrietak

Leire Kortabarria 2004ko mai. 24a, 12:43
Munduari bira bizikletan eman zion Eneko Etxebarrieta gasteiztarrak. Bidaia horren kronika egingo du martitzenean, maiatzak 25, kultura etxean, 19:00etan. Diapositibak eskaini eta azalpenak emango ditu.

Eneko Etxebarrieta bidaiari eta argazkilari gasteiztarrak munduari bira eman zion lau urtean. Horietan, 46.000 kilometro egin zituen, eta 18.000 argazki inguru atera zituen. Horietatik 250 aukeratu ditu bere bidaiaren kronikaren diapositibak egiteko, eta horietxek erakutsiko ditu bihar, martitzena, kultura etxean.

Ikus-entzunezko emanaldi horretan, irudiak izango dira protagonista, eta Etxebarrietak horietan oinarrituta egingo du kontakizuna; gero, parte hartzaileek galderak egin ahal izango dituzte. Oro har, 90 bat minutuko saioa izango da.

Inpresioak

Bisitatu nituen herrialde guztietatik oso oroitzapen onak ditut. India, Txina, Japonia… bezalako herriek harritu ninduten batik bat, guretik oso desberdinak direlako, dio Etxebarrietak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak