Urtebetean gauzak ez direla aldatu esan du Bergara Aurrerak prentsaurrean, eta ley de partidos delakoa aplikatu egin dutela, neurri handi batean, hemengo alderdien laguntzarekin. Honekin batera, 2003ko ekainean egindako putxerazoak jarraitu egiten duela salatu du.
Egoera salatzeko ekintzak
Egoera honen aurrean, bi ekintza egingo ditu Bergara Aurrerak datozen egunetan:
- Mozioa aurkeztuko du astelehenean, udaletxean. Lau puntu izango ditu: urtea tristuraz gogoratu, bidea elkarrizketa dela esan, Bergara Aurrera herri plataformaren eskubideak errespetatzeko eskatu, eta maiatzaren 25ko mobilizazioetan parte hartzea adierazi. 19:30ean hasiko da plenoa.
- Mobilizazioa datorren martitzenean, maiatzak 25, herriko plazan, 19:00tan. Hauxe izango da leloa: Udal demokrazia orain. Aparheid politikorik ez.