Lapurreta saiakera Artatse elkartean

Irati Agirreazaldegi 2004ko mar. 25a, 19:21
Astelehenean lapurreta egiten saiatu ziren ezezagun batzuk Artatse elkartean. Hala ere, bertatik esan digutenez, ez zuten ezer esanguratsurik eraman.

Martitzenean ateko markoa hondatuta zegoela konturatu ziren elkarteko kide batzuk, baina besterik ez zuten sumatu. Eguaztenean, ordea, Masterreka aldera ematen duen leiho bat apurtuta zegoela konturatu ziren eta lapurrak ustez bertatik sartu ziren.

Segurtasun kutxa

Elkarte barruan armairu bat indarrez apurtu ei dute lapurrek, segurtasun kutxa dagoen armairua, hain zuzen ere. Baina ez omen dute kutxa zabaltzerik lortu.

Artatsekoek beste elkarteetako jendeari eta herriko merkatari zein bergararrei kontuz ibiltzeko esan nahi diete. Oraindik ez baitakite zein izan diren lapurretan saiatu direnak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak